Ibai Beraziertok bi lasterketa labur irabazi ditu Extremaduran

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 30a

Larunbat arratsaldean Zarza de Granadillan aritu zen zarauztarra, eta igande goizean, berriz, Baños de Montemayorren.

Ibai Berazierto podiumean.
Extremaduran oporretan zegoela aprobetxatuz, asteburuan bi lasterketa labur irabazi ditu A 3 el Km taldeko Ibai Berazierto korrikalariak, biak ala biak 4 kilometrokoak. Larunbat arratsaldean Zarza de Granadilla herrian izan zen lasterketa, eta hasieratik bukaeraino lehen postuan osatu zuen proba, 35 graduko beroari aurre eginez. Hurrengo goizean, Baños de Montemayor herri turistikoan izan zen lasterketa, eta bezperan bezela, irteeratik izan zen nagusi.
 
Bestalde, taldeko Raúl Gómez Margallo ere ez da geldirik egon, eta larunbat goizean hirugarren sailkatu zen Ergobian jokatutako lasterketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide