'Elkartasun desafiyua' antolatu dute, 11/13 auziko 47 auziperatuen alde

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 29a

Oriotarren boskotea.

Bosna zarauztar eta oriotar lehiatuko dira datorren irailaren 21eko Elkartasun Desapiyuan. Irailaren 16an hasiko den 11/13 auziko 47 auziperatuen alde antolatu dute ekintza hau, eta bertan bildutako irabaziak herritar horien alde izango dela adierazi dute. Zarauzko San Martin Ermitan hasiko da lehia 17:30ean, baina 16:00etan irekiko dute eremua Oreka TX-eko txalapartarien laguntzaz. Bost eurotan jarri dute sarrera.

Talde bakoitzak desbrozadora bat, bi eskuaira, hiru sare eta porteri bat izango ditu baliabide gisa egin beharrekoak egiteko; ea nork biltzen duen belar gehien 20 minutuan. Giroa berotzen, esatari lanak egiten ariko dira Ibon Gaztañazpi eta Iratxe Aranburu, eta baita bertsolariak ere: Julen Zulaiak eta Gurru. Bestetik, Joseba Tapia eta Alkorta trikitilariak ere han izango dira. Horrez gain, arratsaldetik gauera ere luzatuko da festa. Putzuzulo Gaztetxean Occhi Di Farfalla talde zarauztarraren kontzertua izango da, eta ondoren DJa.

Zarauztarren boskotea.

 

Hona hemen egitaraua:

  • 16.00etan: Desafiyo eremuaren irekiera (Txosna irekiera eta Oreka TX-eko txalapartariak)
  • 16.30ean: Aizkolaritza erakustaldia (Iñigo Landa eta Esnal aizkolariak)
  • 17.30ean: Desafiyua (Esatariak: Ibon Gaztañazpi eta Iratxe Aranburu // Bertsolariak: Julen Zulaika eta Gurru // Trikitilariak: Joseba Tapia eta Alkorta)
  • 22.30ean: Kontzertuak + DJak, Putzuzulo Gaztetxean (Occhi Di Farfalla eta beste talde bat)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide