Rebeka Carrera eta Esti Alvarez, Softboleko Europako txapeldun

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 25a

Esti Alvarez zarauztarrak eta Rebeka Carrera oriotarrak Softboleko Women's European Cup irabazi dute Atletico SS taldearekin. Dupnitsan (Bulgaria) izan dira Carrera eta Alvarez jokatzen, abuztuaren 19az geroztik. Atzo amaiera paregabea eman zioten txapelketari, finala The Mix talde ingelesaren aurka irabazita. Erraz irabazi zuten, gainera: 10-0eko markagailuarekin.

Argazkiak: BATbasqueteam

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide