Atzotik igandera bitartean izango da aukera Murkil elkartearen Stock Azoka eta malekoiko Liburu Azoka bisitatzeko. Stock Azoka 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta herriko hainbat denda ezagunen arropak eta abar erosteko aukera izango da bertan. Besteak beste, Vulcano, Noah's Secret, Goiatz, Josune Moda, Pedrosa, Bengoa, JM jostailuak, Dina, Wanda Surf eta Cambo bezalako dendek jarri dituzte postuak. Eguraldia lagun, hainbat herritar hurbildu ziren atzokoan malekoiko azokara.
Munoa Plazan, berriz, liburu azoka izango da igandera arte. Hau 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. 15 denda eta argitaletxe ezberdin izango dira, eta zenbait egilek jakinarazi dute beren lanak sinatzen egongo direla.