Maila ezberdinetako 150 talde inguruk hartuko dute parte gaurtik igandera bitartean Saski Basque 3x3 txapelketan. Gaur arratsaldean hasi dute lehia mini mailako mutilek, eta bihar goizean maila bereko nesken txanda izango da.
Giro bero eta eguzkitsuan aritu dira jolasten 10-11 urteko haurrak saskibaloian. Guztira, 17 talde aritu dira gaur. Datozen egunetako partiden ordutegiak ikusgai daude lotura honetan.