Aurredenboraldiko bi partida jokatuko ditu Zarauzko gizonezkoen futbol taldeak

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 22a

Datorren denboraldia prestatzen dabiltzala-eta, aste honetan etxean jokatuko dituzten bi partiden berri eman dute: bata gaur bertan, ostegunean, Real Union talde irundarraren aurka, eta bestea etzi, larunbatean, Avance C.D. madrildarren kontra.

Datorren denboraldia prestatzen buru-belarri dabiltza gizonezkoen Zarautz K.E futbol taldeko mutilak. Gizonezkoen Ohorezko Mailan jokatuko dute aurten eta, hala, aurredenboraldian murgildurik dabiltza. Bi partida jokatuko dituztela iragarri dute: batetik Real Unionen aurka gaur bertan, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, eta bestetik, larunbatean Avance C.D. taldearen kontra eguerdiko 12:00etan.

Biak ala biak etxean jokatuko dituzte, Astiko belar naturalezko futbol zelaian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide