Stock eta liburu azokak egongo dira Zarautzen bihartik hasi eta igandera bitartean

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 21a

Murkil Zarauzko Dendarien Elkartearen eskutik stock azoka jarriko dute malekoian, eta aldi berean, Munoan, liburu azoka egongo da.

Urtero legez, arropa eta liburu azokek Zarauzko kaleak hartuko dituzte. Bata, Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteko kideek antolatuta, stockean dagoen arroparen postuak jarriko dituzte malekoian 11:00etatik 21:00etara, Galtxagorri elkartearen parean.Prezio baxuetan aurkitu ahal izango dira Murkileko hainbat merkatariren produktuak: besteak beste, Vulcano, Noah's Secret, Goiatz, Josune Moda, Pedrosa, Bengoa, JM jostailuak, Dina, Wanda Surf eta Cambo bezalako dendak izango dira bertan.

Bestetik, liburu azoka, Munoako plazan egongo da egun osoan zehar. Hau ere ostegunetik igandera bitartean egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide