Altuna eta Martija izan dira nagusi Zarautz Hiria txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 19a

Irribarria eta Rezustaren aurrean sendo agertu zen Aspeko bikotea, desoreka handiko finalean. Aritzbatalde pilotalekuan jokatu zuten atzo, igandea, eta 11-22ko markagailuarekin amaitu zen partida.

Altuna Zarautz Hiria txapelketako finalean. (Luis M. Unciti)

Altunak eta Martijak irabazi zuten atzo Zarautz Hiria eskuzko pilota txapelketa. Urtero bezala, Amabirjinaren jaien inguruan ospatzen dute Zarautz Hiria, eta punta-puntako pilotariak izan ohi dira bertan. Atzo jokatu zuten finala Aritzbatalde pilotalekuan, eta Altuna eta Martija ngusitu ziren Irribarria eta Rezustaren aurrean.

11-22ko markagailuak garbi erakusten du pardidaren kontola bikote irabazleak izan zuela, baina bien arteko aldea askoz handiagoa izango zenaren itxura hartu zuen une batez partidak. Izan ere, 2-1ekoaren ostean, Irribarriak eta Rezustak hirugarren tantoa egin zutenerako hamabostgarrena egina zuten Altunak eta Martijak.

Atzoko garaipenarekin, Zarautz Hiria txapelketaren arantza atera zuen Aspe enpresak; aurkezpenean azaldu zuten Baikoko pilotariak izan ohi zirela txapeldun lehia konkretu honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide