Erreskatea izan zen atzo, Zarauzko Moilarrin

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 16a

Lau lagun mareak harrapatuta geratu ziren atzo arratsaldean Moilarriko haitzetan.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, atzo arratsaldean koadrila bat Moilarriko haitzetan mareak harrapatuta geratu ziren. Ondorioz, larrialdi zerbitzuen protokoloa martxan jarri zen, ingurura bertaratu ziren eta lau pertsona erreskatatu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide