Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko Harria txapelketa

Aiora Larrañaga 2019ko abuztuaren 11

Eskualdeko hainbat harri-jasotzailek parte hartu zuten Igeldoko Harria txapelketan.

Aste Nagusiko egitarauaren barruan, atzo arratsaldean Donostiako Trinitate Plazan Igeldoko Harria harri-jasotzaile proba jokatu zen, eta Jokin Eizmendi zarauztarra da aurtengo edizioko txapelduna, harri baldarra hamabost aldiz jasota.

Eizmendiz gain, eskualdeko hainbat harri-jasotzailek parte hartu zuten proban; Joseba Ostolazaren eskolako Gorka Etxeberriak, Aimar Galarragak, Josu Urbietak eta Imanol Illarramendik. Baita, Xabier Peñagarikano aizarnazabaldarrak, Jagoba Otaegi aizarnarrak, eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak.

Hurrengoa  izan zen sailkapena:
1.- Jokin Eizmendi 15 jasoaldi
2.- Beñat Telleria 14 jasoaldi
3.- Gorka Etxeberria 13 jasoaldi
4.- Xabier Peñagarikano 11 jasoaldi
5.- Aimar Galarraga 11 jasoaldi
6.- Josu Urbieta 10 jasoaldi
7.- Jagoba Otaegi 9 jasoaldi
8.- Imanol Illarramendi 7 jasoaldi
9.- Mikel Lopetegi Gereka 6 jasoaldi

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide