Eskualdeko hainbat gaztek lehiatuko dute Zarauzko Bertsolari Gazteen XLIII. Lizardi Saria

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 8a

Iazko formatu berean jokatuko da txapelketa: bi kanporaketa izango dira bi egunez jarraian, eta irailaren 6an finala. Orotara, 16 bertsolari lehiatuko dira.

Aitor Salegi iazko irabazlea.

Aurkeztu dute Zarauzko Bertsolari Gazteen XLIII. Lizardi Saria. Ohiko legez, bi kanporaketa saio jokatuko dituzte bertsolariek: lehena abuztuaren 29an, ostegunean, eta bigarrena abuztuaren 30ean, ostiralean. Saiook Imanol Urbieta Musika Eskolako aretoan egingo dira, eta finala, bestalde, irailaren 6an Modelo Aretoan. Finalerako sarrera ordaindu beharko da: Turismo Bulegoan egongo dira salgai 3 euroren truke, bestela, egunean bertan lehiatilan egongo dira eskuragai.

1. kanporaketa: Abuztuak 29, osteguna, 22.00etan Imanol Urbieta Musika Eskolan.

  • Aitor Bizkarra
  • Sarai Robles
  • Jokin Bergara
  • Mikel Tapia
  • Gorka Pagonabarra
  • Jon Gurrutxaga
  • Joritz Bastarrika
  • Uxue Alkorta

2. kanporaketa: Abuztuak 30, ostirala, 22.00etan Imanol Urbieta Musika Eskolan.

  • Joanes Illarregi
  • Maddi Sarasua
  • Maddiane Txoperena
  • Unai Izagirre
  • Maider Arregi
  • Eñaut Martikorena
  • Aimar Sorazu
  • Libe Goenaga

Finala: Irailak 6, ostirala, 22.00etan Modelo Aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide