Iñaki Olazabal eskultorearen erakusketa zabalduko dute ostegunean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 6a

Abuztuaren 8tik irailaren 15era bitartean Torre Luzean egongo da ikusgai Zumaian bizi den Iñaki Olazabal andoaindar eskulturorearen erakusketa berria. Egunero-egunero, 18:30etik 20:30era.

Urteak daramatza Olazabalek espazioarekin, hutsuneekin eta irudikazioekin lanean. 1983an ezarri zituen bere lanak jendaurrean lehen aldiz, eta orduz geroztik, maiztasun handiagoz ala txikiagoz, ez dio sekula egiteari utzi. Jaiotzez andoaindarra da Iñaki Olazabal (Andoain, 1959), baina gaur egun Zumaian egiten du bizia; bertan du lantokia, bulegoa eta dena.

Ostegunean zabalduko dute erakusketa Torre Luzean, Kale Nagusian. Abuztuaren 8an hasi eta irailaren 15era arte egongo da bertan ikusgai, gunearen udako ohiko ordutegian: iluntzero, 18:30etik 20:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide