Etxebizitza garestienak dituzten 25 hiri eta herrien artean daude Zarautz eta Orio

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 6a

Hego Euskal Herriko lau herri edo hiri agertzen dira ranking-ean Zarautz, Donostia, Getxo eta Orio.

Espainiako etxebizitza-prezioen ranking-a egin du Kataluniako Ara egunkariak, Idealista atariak aurkeztutako datuetan oinarrituta, eta 25 garestienen zerrendan agertzen dira eskualdeko bi herri, Zarautz eta Orio, hain zuzen ere. Zarautz bederatzigarren garestiena da, eta Orio 25. postuan kokatuta dago.

Ranking horretan Hego Euskal Herriko lau herri eta hiri agertzen dira Zarautz, Donostia, Getxo eta Orio.

Ikusi hemen Arak aurkeztutako sailkapena

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide