Jendetza bildu da Lege Zaharren Enparantzan Adela eguna ospatzeko

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 4a

Omenaldi xume batekin hasi dute eguna; ELA gaixotasuna duen Maribel Telletxe zarauztarrari lore sorta eskaini diote. Ondoren, batukada, musika, jolasak eta tonbola izan dira, eta eguerdian paella jateko aukera izan dute bertaratu direnek. 

Jendetza inguratu da plazara, eta arrakastatsuak izan dira antolatutako ekintza guztiak, batez ere, tonbola. Bertan lanean aritu diren boluntarioek azaldu dute "gelditu ere egin gabe" jardun direla denbora guztian. Txikienek, berriz, Hiruerreketako jolas erraldoiez gozatzeko aukera izan dute gaurkoan ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide