Hondartzara atera dute disprertsioaren aurkako aldarria

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 4a

Etxerat Elkarteak antolatuta, hainbat mobilizazio izan dira gaur Euskal Herriko kostaldeko herri ezberdinetan. Zarautzen eta Orion ere egin dituzte martxak, eta antolatzaileen arabera, 200 pertsona inguruk salatu dute dispertsioa Zarauzko martxan.

Pankarten bidez zein bozgorailuen bidez helarazi dituzte dispertsioaren aurkako mezuak Etxerat Elkartearen deialdiarekin bat egin dutenek. Zarauzko eta Orioko hondartzak hasieratik bukaerara zeharkatu dituzte; antolatzaileek azaldu dutenez, Zarautzen normalean halako arazorik izan ez badute ere, aurten pankartaren bat kendu die herriko udaltzaingoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide