Hirugarren egin du gaur Enbatak Camargoko estropadan, 19:52,52ko denborarekin. Getaria haren atzetik iritsi da 20:02,73ko denborarekin, eta Zumaia bederatzigarren iritsi da 20:46,18ko denbora eginda. Deustok irabazi du gaurko estropada (19:44,95), eta Donostiarra izan da bigarren (19:50,04).
Gauzak horrela, 12 puntu eskuratu ez baditu ere, lidertza izaten jarraitzen du Enbatak, 123 punturekin. Getaria dago hirugarren postuan 99 punturekin, eta bien artean dago Deusto, 117 punturekin. Zumaiak hiru puntu eskuratu ditu gaurkoan, eta sailkapen orokorrean bederatzigarren postuan dago, guztira, 49 punturekin.
Bihar izango dute hurrengo estropada KAE 1eko mutilek, Getarian. ETE eta KAE 1 ligako arraunlariak izango dira bertan, 12:00etatik aurrera.