Reggae topaketa egingo dute Zarauzko Borghetton, larunbatean

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 30a

BassHerri Sound System eta Bassque Reggae Kultur taldeen eskutik, hamaika orduz entzun ahalko da reggae musika Borghetton.

(Lego Reggae)

Datorren larunbatean, abuztuak 3, reggae topaketa izango da Borghetton, skate park ondoan. Hala, BassHerri Sound System eta Bassque Reggae Kultur taldeak ariko dira gunea girotzen, eta hamaika orduz entzun ahalko da reggae musika.

Hain zuzen, 12:00etan hasiko da jaialdia, Borguetto In Dub izenpean, eta 23:00etan amaituko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide