Modaren eta sormenaren erakusleiho bilakatu da Aritzbatalde

Dorleta Agiriano Lai 2019ko uztailaren 28a

Hirugarren urtez jarraian, Zarautz Modan desfilea antolatu dute Murkil dendarien elkarteak, Zarauzko Udalak eta Gipuzkoa de Moda elkarteak. Hala, aurten ere Zarauzko hamaika denda zein diseinatzaile bildu ditu hitzorduak.

Besteak beste, Transit, Garmen, Vulcano, Ganbara, Goiatz, Optika Zarautz, Ur Zelai, Dody's edota Dina dendetako jantziak ikusteko aukera izan zen Aritzbatalde kiroldegian prestatutako pasarelan. Hainbat diseinatzailek ere erakutsi zituzten beren sorkuntzak; hala nola, Marta Arribas zarauztarrak. Udarako arropez gain, udazken-negu denboraldirako proposamenak begietaratu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide