Aurten ere Zarautz Modan desfilea antolatu dute Zarauzko Udalak, Murkil dendarien elkarteak, Gipuzkoa de Moda elkarteak eta Zarauzko zenbait dendak. Helburua da modaren inguruan lanean diharduten herriko dendei bultzada ematea; hala, udazken-negu denboraldirako dituzten proposamenen plaza bihurtuko da gaur Zarautz. 21 dendaren arropa eta bestelako elementuak ikusi ahalko dira Zarautz Modan desfilean.
Itsas pasealekuan egitea zen asmoa, baina eguraldi txarra dela-eta, antolatzaileek Aritzbatalde kiroldegira lekualdatu dute egitasmoa. Dena den, ordua mantendu dute; 21:30ean hasiko da.