CXXVII. Azken Portuko Mus Txapelketa jokatuko dute abuztuaren 3an

Urola Kostako Hitza 2019ko uzt. 27a, 10:15

Zarauzko Azken Portu auzoko tabernetan izango dira partidak, 16:00etan hasita. Ordu erdi lehenago izango da izen-ematea, Tentenea plazan. Bederatzi sari banatuko dituzte SKAPAko Komisioko kideek.

Gero eta gutxiago falta da SKAPAko jaietarako, eta pixkanaka, aurtengo ospakizun jardueren berri ematen ari da SKAPAko Komisioa. Iragan astean iragarri zuten zein talde igoko diren aurten txosnaguneko oholtzara, eta festetarako sortutako kamiseta aurkeztu dute aste honetan. Bestalde, urteroko mus txapelketa noiz jokatuko duten ere jakinarazi dute dagoeneko.

Hala, abuztuaren 3an izango da CXXVII. Azken Portuko Mus Txapelketa. Parte hartzaileek auzoko tabernetan neurtuko dituzte indarrak, eta 16:00etan hasiko dira partidak. Ordu erdi lehenago izango da izen-ematea, Tentenea plazan. 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak.

Zortzi sari banatuko dituzte Komisioko kideek; hain zuzen:

  • 1. saria: txapelak, garaikurrak eta 200 euro.
  • 2. saria: garaikurrak eta 150 euro.
  • 3. saria: afaria Argiñano jatetxean.
  • 4. saria: afaria Zubi Ondo jatetxean.
  • 5. saria: afaria Argoin Txiki jatetxean.
  • 6. saria: afaria Telesforo jatetxean.
  • 7. saria: afaria Manuela jatetxean.
  • 8. saria: afaria Sakana jatetxean.
  • Auzoko bikote onenarentzat: garaikurrak eta afaria Basarri jatetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide