Zingira basora irteera egingo dute ostiral honetan

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 23a

Aurten ere Zarauzko Iñurritza biotopora eta Zingira basora irteerak prestatu ditu Agenda 21 sailak. Ostiralean izango da hurrengo hitzordua; parte hartzaileak 17:30ean elkartuko dira Aiten Etxeko parkinean.

Zarauzko Agenda 21 sailak duela bi urte jarri zituen martxan herriko ingurumen guneak ezagutarazteko irteerak; Iñurritza biotopora eta Zingira basora, hain zuzen. Aurten ere egingo dituzte txangoak; ostiral honetan, uztailak 26, izango da hurrengo hitzordua.

Zingira basoa ezagutzeko aukera izango da oraingoan. Parte hartzaileak 17:30ean elkartuko dira Aiten Etxeko parkinean, eta bi ordu eta erdi inguruko irteera izango da. Udalak jakinarazi du derrigorrezkoa dela aldez aurretik izena ematea; Turismo Bulegoan, malekoian dagoen turismoko kasetan edo telefono bidez zenbaki honetara deituta: 943 830 990.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide