Dukkha taldea arituko da Zarauzko Arranoko terrazan, ostegunean

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 22a

Datorren ostegunean ere 'Arranopola' saioa izango da Zarauzko Arrano tabernan. Andoaingo Dukkha taldea igoko da oholtzara, 20:00etatik aurrera.

Arranopola dinamikaren barruan, kontzertua antolatu dute datorren ostegunerako. Oraingoan, Andoaingo Dukkha taldea igoko da Arranoko terrazako oholtzara. 20:00etan hasiko da emanaldia.

Dukkhako kideen arabera, "mantso zein azkar, garbi zein astun jotzea" atsegin dute, "erritmoari garrantzia emanez". "Rocka sentitzen dugun bezala jotzen dugu. Disfrutatzea eta elkarbanatzea da gure helburua", diote. Bigarren lana argitaratzeko bidean da hirukotea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide