Zarauzko Jalgi Dantza Taldea grabatuko du ETBk igandean

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 20a

Iñurritzako zelaian, igande honetan dantza emankizun berezia eskainiko du Jalgi Dantza Taldeak, Korrontzi musika taldearekin batera. Jalgiko haur, gazte eta helduek egingo dute dantza, eta ETBren kamerek grabatuko dute saioa.

Zarauzko Jalgi Dantza Taldeak eta Korrontzi musika taldeak eskainiko duten emankizuna irekia da, eta edonor bertaratu daiteke. 19:00etan hasiko da Iñurritzako zelaian, eta ETBko kamerek hartuko dituzte irudiak.

Zarauzko dantza taldeak sare sozialen bidez herritarrak animatu ditu bertaratzera eta dantzaz gozatzera.

Iñurritzan bertan egin zuen dantza taldeak taldea aurkezteko ekitaldia, sanpelaioetan. Adin guztietako dantzariak elkartu ziren, eta dantza ikuskizun ederra eta anitza eskaini zuten. Eguraldia lagun, jende asko gerturatu zen saioa ikustera.

Hemen, emankizun hartako argazki bilduma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide