III. Errementarien Ingude Txapelketan parte hartuko dute eskualdeko harri-jasotzaileek

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 18a

Besteak beste, Aiako Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.ak, Orioko Joseba Ostolazak eta Jokin Eizmendi zarauztarrak parte hartuko dute txapelketan.

Joseba Ostolazak ere parte hartuko du txapelketan.

Otxandion (Bizkaia) III. Errementerien Yungura Jasotze Txapelketa jokatuko dute igande arratsaldean. Bertan parte hartuko dute Aiako Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.ak, Orioko Joseba Ostolazak eta Jokin Eizmendi zarauztarrak, Julen Diaz Urizaharrako Okinarekin batera. Arabako txapelduna da Diaz.

Harri-jasotzaileek bi ingude jaso beharko dituzte; 139 kilokoa bata, eta 95 kilokoa bestea. Hiru minutuko lana egin beharko dute bakoitzarekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide