Nerabeentzako sukaldaritza tailerra egingo dute gaur Zarauzko gaztelekuan

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 16a

Uztailean ere martxan da Zarauzko Haize-Orratz gaztelekua. Gaur nerabeei zuzendutako sukaldaritza tailerra izango da, 16:30ean hasita.

Udako oporraldian murgildu garen arren, martxan da Haize-Orratz gaztelekua. Uztailerako hainbat jarduera prestatu zituzten bertako kideek; hala nola, slime tailerra, nerabeentzako jolasak edota futbol txapelketa.

Nerabeei zuzendutako sukaldaritza tailerra ere izan zen hilabete hasieran, eta egitasmo horri helduko diote gaur ere; 16:30ean hasita, sukaldaritzan arituko dira gaztelekuan. Uztailaren 26rako jarri dute hurrengo hitzordua: 16:30ean itsas pasealekuan elkartuko dira gazteak, elkarrekin jolas egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide