Asteburuan jokatu da surf egokituko nazioarteko txapelketa Sopelan, Arrietara hondartzan. Ikusgaitasun murriztuen kategorian Aitor Francesena Gallo izan da onena puntuei dagokienean, baina asteburuko jarduna aintzat hartuta, olatu onena surfeatzearen sari berezia ere eman diote Zarauzko bizilagunari.
120 surflari baino gehiago lehiatu dira kategoria ezberdinetan, tartean 70 internazional.