Zarauzko Vista Alegreko jaietan gustura ibili dira gaztetxoak pottoka gainean eta zezen txikiengandik ihes eginaz

Intza Unanue Arruabarrena 2019ko uztailaren 15a

Larunbat arratsaldean, Lopene ganadutegiko pottoka eta zezen txikiak bisitan izan zituzten Vista Alegren. 18:00etan hasita, haur ugarik izan zuten pottoka gainean kirol pistari buelta emateko aukera. Ordu erdi pasata gaztetxoen txanda izan zen, korrika ibili ziren alde batetik bestera zezen txikiei alde eginaz.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide