Abian dira 'Mendi, omenez eta oroimenez' jardunaldiak Zarauzko Ispilu Arten

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 11

Bihar aurkeztuko dute 'Mendi y sus amigos' erakusketa Ispilu Arte aretoan, baita 'Cabeza de Mendi' eskultura ere. Bestalde, datorren asterako emanaldi bat antolatu dute.

'Mendi' margolariaren omenezko murala sortu dute Artezaleakeko kideek. (Utzitako argazkia)

Udaberriaren atarian zendu zen Juan Luis Mendizabal Mendi, eta haren omenezko egitasmoek ez dute etenik Zarautzen. Atzo, asteazkena, Artezaleakeko kideek margolariaren gomutan sortu duten murala aurkeztu zuten Ebro Etxean. Izan ere, Mendik 91 urte beteko lituzke atzoko egunez.

Bestalde, Ispilu Arten abian dira Mendi, omenez eta oroimenez jardunaldiak. Bihar, ostirala, Mendi y sus amigos erakusketa antologikoa aurkeztuko dute bertan; baita Palmiro Harok egin duen Cabeza de Mendi eskultura ere. 19:30ean jarri dute hitzordua. Hala, aurrerantzean, aretoan ikusgai izango dira lan horiek.

Datorren asterako, aldiz, Mendi, un artista inquieto, infancia y juventud de Zarautz a Donostia ikus-entzunezkoaren emanaldia prestatu dute Ispilu Arten. 19:30ean izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide