Iheslarien krisiaren bigarren saioa izango da Photomuseumen bihar

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 11

Gela kulturaren difusiorako programaren barruan antolatu dute saioa Zarautzen. Aurreko ostiralean izan zen saioaren jarraipena izango da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, aurreko ostiralean bezala, egungo krisi humanitarioaren inguruan mintzatuko dira, bigarrenez. "65 milioi pertsonek baina gehiagok atzean utzi dituzte beraien etxeak, eta tamalez, beraien bizi berria ez dakite ez non ezta noiz hasiko den", adierazi dute.

18:00etan emango diote hasiera ostiraleko saioari, Photomuseumen. Sarrera doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide