Urtero bezala, aurten ere, uztailean udaleku irekiak antolatzen dituen Sorginmuño aisialdi taldeak San Fermin eguna ospatu du. Goizeko 11:30ean makina bat gazte elkartu dira Lege Zaharren Enparantzan, eta udaletxeko balkoitik hasiera emanda, ur eske aritu dira balkoiz balkoi; Musika Plazatik hasi, Torre Luzea eta Frontoi Txikitik igaro, eta Lege Zaharren Enparantzan amaitu arte.