Kilometroen aldeko tonbola egingo dute hurrengo asteburuan

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 9a

Uztailaren 20an eta 21ean izango da Kilometroen aldeko tonbola, Zarauzko itsas pasealekuan. Asteburu horretan, Realak Racing taldearen aurka jokatuko du Asti zelaian, 'Reala Kilometroen alde' izenpean.

[caption id="attachment_378227" align="aligncenter" width="1200"] (Dorleta Agiriano Lai)[/caption]

Aurten Zarautzen egingo dute Kilometroak jaialdia, urriaren 6an. Antolatzaileak hasi dira motorrak berotzen dagoeneko, eta Kilometroen aldeko egitasmoek udan ere izango dute lekua. Esaterako, Realak Racing taldearen aurka jokatuko du uztailaren 20an, Asti zelaian. Partida berezi hori, baina, ez da izango asteburu horretan Kilometroen alde egingo duten ekimen bakarra.

Uztailaren 20an eta 21ean tonbola izango da itsas pasealekuan; hain zuzen, Duke-Enea aurrean. Bertan, boletoak salduko dituzte euro batean, eta antolatzaileek iragarri dutenez, txartel guztiek izango dute saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide