Low Riders taldea igoko da Zarauzko Arrano aurreko oholtzara, ostegunean

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 8a

Arranopola dinamikaren barruan antolatutako bigarren saioa izango da. Hemendik aurrera, ostegunero izango dira emanaldiak Zarauzko Arrano tabernako terrazan.

[caption id="attachment_378158" align="aligncenter" width="1200"] (Low Riders)[/caption]

Iragan astean hasi zen Arranopola kultur dinamika. Hala, aurtengo udan ere ostegunero izango dira emanaldiak Arrano tabernako terrazan. Aurreko ostegunean, Asisko Urmenetak Eusklabo Alaiak parodia satirikoa eskaini zuen. Ostegun honetan, aldiz, musikak hartuko du Musika plaza: Low Riders taldea igoko da Arrano aurreko oholtzara. 20:00etan hasiko da kontzertua.

Michal Kapoun, Nagore Etxabe, Marek Barath eta Nagore Mitxelena musikariek osatutako taldea da Low Riders; beren hitzetan, "country, rock eta psikodeliaren artean dantzan dabilena". Hiru lan argitaratu dituzte dagoeneko; Hightimes (2013), Plays Lee (2014) eta Forgive your enemies (2016).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide