Irudietan: Txikienek gozatua hartu dute zezen puzgarriekin Zarautzen

Amaia Urbieta Arruti 2019ko uztailaren 7a

El Torico konpañiaren zezen puzgarriak Alde Zaharrean zehar ibili dira Kalerki Jaialdia amaitzeko. 18:30ean abestu dute San Fermin festetako abestia egunkariak eskuan zituztela, eta Zigordia kalean barrena abiatu da entzierroa. Ehundaka haur eta heldu elkartu dira zezen puzgarrien inguruan ibiltzeko; haietako batzuk ausart hurbildu dira zezenengana, beste batzuek berriz, errezeloz edo beldurtuta begiratu diete. Ezer gertatuko balitz ere, anbulantzia puzgarria prest izan dute El Torico konpañiakoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide