Bigarren eguna du Zarauzko Udagirok, haurrei zuzendutako aisialdiak

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2019ko uztailaren 2a

Uztailaren 1etik 30era bitartean, bost eta hamaika urte bitarteko haurrei aisialdi zerbitzua eskainiko zaie dohainik, Salbiden. Arratsaldez izango da, 15:00etatik 18:00etara.

Iaz bezala, begirale-talde batek gidatuta, haurrek hainbat jarduera ezberdin egiteko aukera izango dute Salbideko Ludotxo Ludotekan. Parte hartzeko bertaratu besterik ez da egin behar, eta ez da zertan ordutegi osoa bete: begiraleekin adostu daiteke noiztik noiz arte aritu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide