Sanpedroen azken txanpan sartu dira Elkanon

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 30a

Atzo, larunbata, San Pedro eguna ospatu zuten goizetik, eta gauean ere jarraitu zuen festak, Izer eta Alabierren erromeria emanaldiaren eskutik. Gaur ere egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izan dute auzokideek. 11:30ean meza nagusia izan da, eta jarraian, herri kiroletan aritu dira. Auzokideen arteko lehia ere egin dute, besteak beste, trontzan edota txinetan. Hala, goraino bete da Elkanoko frontoia.

18:30ean idi probak izango dira; hain zuzen, Arroako Etxetxo, Hondarribiko Salbardin eta Urnietako Intxaurbururen idiak ariko dira deman. Horrekin amaituko dituzte aurtengo sanpedroak Elkanon.

Argazkiak: Utzitakoak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide