Parapentelari bat erreskatatu dute Amategin

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 29a

(Bomberos Euskadi)

SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek parapentelari bat erreskatatu berri dute Zarautzen, Mollarri inguruan.

Zarautz eta Orio artean parapentean ari zela, istripua izan du pertsona batek: Mollarriko arroketan erori eta amildegi batean zintzilik geratu da, Amategi Punta inguruan.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira; hain zuzen, suhiltzaileak, Ertzaintza eta Gurutze Gorria. Ertzaintzaren helikoptero batean eraman dute parapentelaria, artatu dezaten. Dirudienez, onik dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide