Gazteenek eman diote hasiera Txaparrotan txapelketari

Dorleta Agiriano Lai 2019ko ekainaren 29a

Bihar jarraituko dute norgehiagokarekin, 09:00etan, eta arratsaldean izango dira finalak, 18:00ak aldera. Jarraian banatuko dituzte sariak.

Aurten ere arrakastatsua izan da Txaparrotan. 1.013 haur eta gaztetxok eman dute izena; hala, asteburu honetan guztira 127 talde ariko dira nor baino nor, Zarauzko Desertu Txikian. Hiru kategoriatan banatuta hartuko dute parte gazteek: benjaminak, kimuak eta infantilak.

Datorren asteburuan, uztailak 6 eta 7, helduen txanda izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide