Lapurreta egin dute Zarautzen, sanpelaioetako txosnetako batean

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 25a

Gaur hasiko dira sanpelaioak, eta atzo dena prest utzi zuten Dandakoek Munoako txosnagunean. Bi txosnak larunbatean atondu zituzten, eta atzo egun osoan zehar argindarra eta ura jartzen aritu ziren. Aurreneko edari kaxak eta materiala ere atzo iritsi zen, eta gauean, 23:30 aldera lanak amaitu eta giltzarrapoz itxita gelditu ziren txosnak.

Gaur goizean ohartu dira Dandakoak lapurrak sartu direla bart. Txosna bateko giltzarrapoa apurtuta aurkitu dute, eta oraindik zenbaketa guztia egin ez duten arren, ron botilak falta direla ohartu dira.

Beste txosnan ere saiatu dira sartzen giltzarrapoa manipulatuz, baina ez dute lortu sartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide