Emakumezkoen paleta txapelketa herrikoia egingo dute Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 24a

Uztailaren 9an hasiko dira partidak, eta finala, hilaren 18an jokatuko dute.

Uztaileko bigarren hamabostaldian 10. aldiz ospatuko dute emakumezkoen paleta txapelketa herrikoia. Uztailaren 9an hasiko dira partidak, eta izen-emate epea uztailaren 5ean amaituko da.

Teniseko pilotarekin jokatuko dituzte partidak Frontoi Txikin, 30 tantora. Gehienez 12 bikotek hartuko dute parte, eta partidak uztailaren 9, 11, 16 eta 18an izango dira. Harremanetarako, 943-83 14 63 edo 670-89 03 05 (Maite) telefono zenbakietara deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide