Zarauzko Jalgi dantza taldeak aurkezpen ekitaldi dotorea egin du

Onintza Lete Arrieta 2019ko ekainaren 23a

Larunbat arratsaldean, eguzkipean eta jende askoren aurrean egin zuen Jalgi dantza taldeak urteroko aurkezpen ekitaldia. Sanpelaioetan dagoeneko murgilduta dira Iñurritzan– asteartean hasiko dira jaiak berez– eta hantxe eskaini zuten emanaldia. Adin guztietako dantzariek hartu zuten parte, eta hainbat doinuren erritmora aritu ziren dantzan, beroari nola ahala izkin eginda.

Herritar ugari bertaratu zen, eta gogotik egin zuten txalo dantza saio bakoitzaren amaieran.

Argazki guztiak hemen ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide