Udan sartu gara dagoeneko, eta horrekin batera, oporraldia hasi da herriko gazteenentzat. Imanol Urbieta Musika Eskolakoek ere amaitu dute ikasturtea, eta ezin zuen beste modu batera izan: abesti eta dantza artean agurtu dute aurtengo ibilbidea.
Aritzbatalde kiroldegian izan da ikasturte amaierako ekitaldia, 18:30ean hasita. Bertan izan dira musika eskolako ikasleak eta irakasleak, eta ikasturte honetan landutakoa eta ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izan dute guztiek. Goraino bete da Aritzbataldeko harmaila.