Imanol Urbieta musika eskolako jaialdia egingo dute bihar Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 20a

Ate joka da uda, eta ikasturtea amaitzear daude herriko ikasleak ere. Imanol Urbieta musika eskolakoek ikasturte amaierako ekitaldia egingo dute bihar, ostirala. Hala, irailetik hona landu eta ikasi dutena erakusteko aukera izango dute ikasleek, irakasleen laguntzarekin.

18:30ean izango da ekitaldia, Aritzbatalde kiroldegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide