Gaur egingo dute Ruben Martin de Lucasek sortutako arte-ekintza, Zarauzko Astiko zelaian

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 18a

Iaz Zarauzko Kultura sailaren Daniel Txopitea beka irabazi zuen Martin de Lucasek. Orain, boluntarioen laguntzarekin, 'Burocracias' proiektuan jasotako lanketa garatzen ari da. Bihar arte-ekintza bat egingo du Astin, eta bertaratzeko dei egin die herritarrei.

Martin de Lucasek ekainaren 3an aurkeztu zuen bere lana, Modelon. (Erlo Telebista)

2018. urtean Ruben Martin de Lucasek irabazi zuen Zarauzko Kultura sailaren Daniel Txopitea beka, Burocracias proiektua garatu ahal izateko. Giza-eskubideak ditu ardatz egitasmoak, tartean, libre mugitzeko eskubidea. Hala, mugak zein nazio kontzeptua aztertu ditu Martin de Lucasek, baita "libre mugitzeko eskubidea gizakiak berak asmatutako mugekin nola mugatzen den" ere.

Orain, boluntarioen laguntzarekin, proiektuan jasotako lanketa garatzeko lanetan murgildu da madrildarra. Gaur, asteartea, arte-ekintza bat egingo du Astiko errugbi zelaian, 18:00etan, eta bertaratzeko dei egin die herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide