Irudietan: Bitik bi

Amaia Urbieta Arruti 2019ko ekainaren 16a

Atzo arratsaldeko eszena errepikatu da gaur eguerdian udaletxean. Gaur, ordea, aurretik bandera bat zegoen balkoian. Pasaian irabazitako bigarren bandera ere banan-banan astindu dute arraunlariek, eta Lege Zaharren enparantzatik begira eta txaloka zituzten dozenaka herritar, "Enbata, gure Enbata..." kantatuz.

Ezin zioten denboraldi hasierari gehiago eskatu Zarauzko arraunlariek. Bi estropadatik bi irabazita, KAE 1 ligako sailkapenaren lehen postuan daude oraingoz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide