Ekainaren 28tik 30era ospatuko dituzte San Pedro festak Zarauzko eta Aiako Elkano auzoan

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 11

Hiru eguneko festak antolatu dituzte adin guztietako auzotarrentzat, besteak beste: ume nahiz helduentzako jolasak, era guztietako otorduak, erromeriak, herri kirolak eta idi probak. Auzoko afarirako txartelak ekainaren 16an eta 23an egongo dira salgai elkartean, 12:00-14:00 bitartean.

Besteak beste, parrillada, jolasak, trikitilariak eta idi probak izango dira Zarauzko eta Aiako auzoko festetan.

Hemen dago ikusgai prestatu duten egitaraua, osorik:

Ekainak 28, ostirala.

  • 17:00. Ume jolasak.
  • Ondoren, askaria gerturatzen diren umeentzat.
  • 20:00. Jaiei hasiera emateko txupinazoa eta parrillada.
  • Jarraian, helduentzako ume-jolasak.

Ekainak 29, larunbata (San Pedro Eguna)

  • 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
  • 11:30. Meza nagusia.
  • Ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzak tortilla bat eramango du meza hasi urretik. Epaimahaiak irabazlea erabaki bitartean, Joxe Felix Zubizarretak erakustaldia eskainiko du motozerrarekin, Izer eta Alabier trikilariek girotuta.
  • Auzoko frontoian afaria. Txartelak salgai egongo dira ekainaren 16an eta 23an, elkartean, 12:00etatik 14:00etara. Haurrek 15 euro ordaindu beharko dute eta helduek 25 euro. Jarraian, Izer eta Alabierren eskutik, erromeria.

Ekainak 30, igandea

  • 11:30. Meza nagusia eta herri kirolak.
  • 18:30. Idi probak: Arroako Etxetxo, Hondarribiko Salbardin eta Urnietako Intxaurbururen idiak ariko dira deman.
  • Jarraian, erromeria Ansorregi eta Larrañagaren eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide