Urteroko moduan, extremadurarren Zarauzko elkarteak Kultur Astea antolatu du. Bihar hasiko dituzte ekitaldiak Juanjo Alvarezen hitzaldi batekin. Horren atzetik, aste osoan zehar ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izango da.
Hemen dago Kultur Asteko egitaraua ikusgai. Ekintza guztiak, Francisco de Zurbaran elkartean izango dira:
Bihar, asteartea:
- 19:00. Ley de herencias y sucesiones en Gipuzkoa hitzaldia gazteleraz, Juanjo Alvarezen eskutik. Sarrera librea izango da.
Etzi, asteazkena:
- 19:00. Pintxo-potea Extremadurako produktuekin eta garagardo artisauen dastaketa. Hiru dastaketa, 6 euroan.
Ekainak 13, osteguna:
- 18:00. Hirugarren adinekoentzat bingoa eta txokolatada. Sarrera librea.
Ekainak 14, ostirala:
- 22:00. Mus Txapelketa, 20 euro bikoteko.
Ekainak 15, larunbata:
- 18:00. Haurrentzat ikuskizuna eta magia, Aeiou taldearen eskutik. Sarrera librea izango da.
Ekainak 16, igandea:
- 13:00. Aste Kulturalaren itxiera. El pastor y las estrellas liburuaren aurkezpena Antonio Davila Gartziaren eskutik, eta Extremadurako jakien dastaketa.