Zarauzko Triatloiaren biharamunean, dozenaka haurrek eta gaztetxok parte hartu dute gaur goizean Zarauzko Triatloi Txikian. LH 1. eta 2. mailakoek duatloia egin dute, eta LH 3. mailatik DBHra arteko gaztetxoek triatloia; probetako distantziak adin tarte bakoitzera egokitu dituzte antolatzaileek.