Aner Peritz bigarren sailkatu da Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko bertsolari txapelketaren finalean

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 9a

Atzo jokatu zuten Saran Euskal Herriko XXXI. Eskolarteko bat-bateko bertsolari txapelketaren finala.

(Amaia Urbieta Arruti)

Euskal Herriko XXXI. Eskolarteko bat-bateko bertsolari txapelketaren finala izan zen atzo Saran. Lurralde guztietako 13 bertsolari oholtzaratu ziren, tartean Aner Peritz Euzkitze zarauztarra. Bi fase izan zituen saioak, eta lehen kanporaketa gaindituta, sei bertsolari sailkatu ziren bigarren faserako: Aitor Tatiegi, Aner Peritz Euzkitze, Aroa Arrizubieta, Bittor Altube, Irati Alcantarrila eta Xabat Illarregi.

Azkenean, Irati Alcantarillak eskuratu zituen puntu gehien txapelketan, eta Aner Peritz zarauztarra izan zen bigarrena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide