Gaur arratsaldean izan da 33. Zarauzko Triatloia. Getariako Malkorbe hondartzan hasi da proba, 15:00etan. Zarauzko hondartzaraino egin dute igeri parte hartzaileek, eta jarraian, bizikleta probari heldu diote.
Itsas pasealekutik Nafarroa kalera mugitu dira, eta hala, bizikletan egin beharreko ibilbidearekin hasi dira. 81 kilometroko ibilbidea osatu dute bi gurpilen gainean. Gero, 20 kilometro egin dituzte lasterka, eta Lege Zaharren Enparantzan amaitu dute proba.