Nan Oliveras eta Judith Corachan garaile 33. Zarauzko Triatloian

Dorleta Agiriano Lai 2019ko ekainaren 8a

Gaur, larunbata, Zarauzko Triatloia izan da, 33. urtez jarraian. 15:00etan hasi da proba, Getariako Malkorbe hondartzan. Emakumezkoak irten dira lehenengo, eta 15:10etan, gizonezkoen txanda izan da. 2,9 egin dituzte igeri Zarauzko hondartzaraino. Jarraian, 81 kilometroko ibilbidea osatu dute bizikletaz, eta gero, 20 kilometrokoa lasterka. Lege Zaharren Enparantzan kokatu dute helmuga.

Nan Oliveras izan da lehena helmugara iristen (3:53:32). Emakumezkoen kategorian, aldiz, Judith Corachan nagusitu da (4:22:10).

Eneko Llanosek bigarren egin du gizonezkoen kategorian (3:54:14), eta Ander Okamikak hirugarren (3:56:15). Emma Bilhamek bigarren postua eskuratu du emakumeetan (4:24:10), eta Anna Noguerak, aldiz, hirugarrena (4:25:42). Dena den, antolatzaileen arabera, sailkapen hori ez da behin betikoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide